martes, 3 de octubre de 2023

Noraren Sekretua Antzuolako Torresoroa aretoan.



Noraren Sekretua 

Non / Lugar: Antzuola

                    Torresoroa aretoan - Sala Torresoroa

Noiz / Fecha: Urriak 8, domeka

                      Domingo, 8 de Octubre

Ordua / Hora:18:00 

Norentzat / Público: 6 urtetik gorakoentzat      Mayores de 6 años



Nora neskatila atsegina eta alaia da. Bere eguneroko bizitza lasaia bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin  igarotzen du; hala ere, Noraren bizimodua guztiz aldatuko  da Gotzon ikaskide berria agertzen denean.



Nora  es una niña simpática, alegre y generosa. Su vida transcurre apacible y cordial junto a su abuela y su amigo y compañero de clase Aingeru, un chico atolondrado y soñador, cómplice de juegos y aventuras. Su vida da un giro radical cuando aparece en escena el nuevo compañero de clase.



     

jueves, 21 de septiembre de 2023


  2022ko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 

  Enkarni Genuari emate ekitaldia 

  2023ko martxoak 16

lunes, 23 de enero de 2023


 Zer aurkituko du Kotxepinera zure ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak? 

Larunbatean Erreka Mari txotxongilo antzezlana ikustera hurbilduko direnak istorio polit bat bizi ahal izateko aukera izango dute. Protagonista Erreka Mari  lamina da.

“Euskal mitologiako pertsonaia ezaguna da lamina. Baina ezberdina izate hutsagatik baztertu egiten dute herritarrek. Testuinguru horretan bizi dute Erreka Marik eta Martinek haien maitasun istorioa. Zailtasunez beteriko maitasun istorioa, umorez eta samurtasunez kontatuta.”

- Nondik dator lan honen ideia?

 Erreka Mari, azken lamina Txotxongillo Taldeak sortu zuen, eta Enkarni Genuak idatzitako istorioan dago oinarrituta. Produkzioa elkarrekin egin genuen, eta Genuak zuzendu ninduen.

Istorio polit hau taularatzea proposatu nindutenean saio bat ikustera joan nintzen, ba harrituta geratu nintzen neska-mutilen erantzunarekin, guztiz liluraturik eta sartuta bait zeuden  istorioan; gaur egun berdin gertatzen da, eta taularatzen dudan bakoitzean hunkituta gelditzen naiz sentiberatasun fina bait dario antzezlan honi.

 

 - Ze balio landu nahi dituzue?

Maitasuna, ingurumena zaintzea eta pertsonak begirunez tratatzea izango lirateke, besteak beste, landu nahi ditugun balioak.

Ezin aipatu, ezberdina izateagatik baztertzen dutela herritar batzuek Erreka Mari lamina.

“Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin ezkutatuz  joan ziren laminak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu.” Honela hasten da obra.  Erreka Mariren historia sotila da, sentimental samarra, gazi-gezatxoa, bukaera ez du oso zoriontsua baina ezta tristea ere, bizitza bezain itxaropentsua bait da.

Eta horrela amaitzen da obra:

        “(…)Horregatik lagunok, mendira joaten bazarete, eta erreka txiki bat aurkitzen baduzue, zaindu, beharbada, beharbada hortxe bizi da Erreka Mari. Erreka Mari. Euskal Herriko azken lamina.”

https://begitu.eus/lemoa/1663233317651-erreka-mari-txotxongilo-ikuskizuna-egongo-da-ikusgai-lemoan



martes, 18 de octubre de 2022


Etxean Goxo

Arriagako gizarte etxean. Vitoria-Gasteiz

Teatro de marionetas: Etxean Goxo en el centro cívico de Arriaga 
2022/10/16

Ikuskizun jostagarri honen protagonista arratoi arrunt bat da, izenik gabekoa, etxe baten epelean bizi nahi duena. Abentura itzelak biziko ditu, eta pertsonai asko aurkituko ditu bidean: Alai txakur jostalari eta dotorea, Clementina dendari fina eta Sir Arthur lehoia, zirko bateko izar ausarta dena. Zeintzuk abentura biziko ditu arratoi gogotsu honek, ametsak egia bihurtu arte? Maitasuna denontzat dago munduan, arratoi txiki batentzat ere bai.

---

16/10/2022 

La protagonista de esta obra es una rata común y corriente que dedea ser adoptada como mascota. Parte del callejón en el que vive en busca de un verdadero hogar. A lo largo del viaje tiene sucesivos encuentros con muy diferentes personajes, el juguetón y glamuroso perro Alai, la graciosa dependienta Clementina y el león Sir Arthur, intrépida estrella de circo. ¿Qué aventuras protagonizará nuestra simpática y entusiasta rata hasta hacer su sueño realidad? En el mundo hay amor para todas y todos, hasta para una pequeña rata callejera.

viernes, 6 de noviembre de 2020

NORAREN SEKRETUA txotxongilo antzezlana


NORAREN SEKRETUA txotxongilo antzezlana 
Bilboko Campos Elíseos Antzokian ( Kupula Aretoan).

Azaroak 8, igandea12:30ean

Noraren Sekretua ( El Secreto de Nora) teatro de títeres
Domingo 8 de Noviembre a las 12:30 h. en la Sala Cúpula del Teatro Campos Elíseos de Bilbao.









 


Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte.

Bere bizitza guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean. Harroa, maltzurra eta fanfarroia den Gotzon mutilak Noraren mundu baketsua hankaz gora jarriko du.

Zoritxarrez Nora egoera latz horri bakarrik aurre egiten saiatuko da, zenbait jazarpen egoera normaltzat hartuko du eta bere oinazea laguntza eman ahal diotenei kontatu beharrean, ezkutuan gordeko du.Baina sekretuek zenbat eta ezkutuago gorde nahi, orduan eta gehiago bilatuko dute agerian geratzea. Eta Norak isilean gordetzea ez dela arazoen irtenbidea ikasiko du.

---

Nora es una niña simpática, alegre y generosa. Su vida transcurre apacible y cordial junto a su abuela (con la que vive porque sus padres se han ido temporalmente al extranjero en busca de mejores oportunidades laborales) y su amigo y compañero de clase Aingeru, un chico atolondrado y soñador, cómplice de juegos y aventuras.

Su vida da un giro radical cuando aparece en escena Gotzon, el nuevo compañero de clase, arrogante, insidioso y fanfarrón que trastoca el apacible mundo de Nora. Ella intenta lidiar sola con su insolente acosador, incluso lo asume como algo “normal” en su día a día y oculta su sufrimiento a aquellos que la podrían ayudar. Claro que los secretos, cuanto más los intentas esconder, más tenaces se vuelven en busca de la luz... y Nora aprenderá que el silencio nunca es la solución.

Esta obra trata de reflejar la problemática del acoso escolar de una manera “asequible y amable”, pero sin dejar de incidir en la preocupación y rechazo que estas conductas reprobables despiertan en nuestra sociedad.

El Secreto de Nora es una obra de teatro con títeres de mesa, es decir, los títeres actúan sobre una superficie alta y son manipulados por un comando desde la nuca; están hechos de tela por fuera y de madera por dentro. La historia se acompaña de una banda sonora original en la que las canciones son interpretadas en directo.

Aunque el público al que va dirigida abarca un amplio rango de edades, consideramos más adecuadas aquellas comprendidas entre los 5 y 9 años de edad.